Eskoriatzan Auzoko proiektua martxan jartzeko dinamizatzailea behar dute

Mirian Biteri 2013ko ira. 13a, 13:32

Eskoriatzako Udalak, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean, Auzoko proiektua jarriko du martxan datozen hilabeteotan, eta horretarako dinamizatzailea bilatzekotan dabil. Curriculumak auzoko@topagunea.org edo euskara@eskoriatza.net helbidera bidali behar dira astelehena, hilak 16, baino lehen.

Auzoko egitasmoaren bidez Euskal Herrira iristen diren lagun berriei euskararen berri eman nahi zaie eta hizkuntza baliabideak eskura jarri. Elkartrukea lagun artean egitea proposatzen da, ahalik eta modu naturalenean; horretarako lagun taldeak sortzen dira, eta batzarretan elkartruke egoerak bultzatu.   

Dinamizatzaile lanpostuari dagokionez, Topaguneak egindako kontratua, astean 7 ordu eta erdiko dedikazioarekin izango litzateke. Irailaren erdi aldera hasi eta abendu bukaera arte; urtarrilean jarraitzeko aukera egon daiteke.

Interesatuek honako baldintzak bete behar dituzte: bi hizkuntza ofizialak ondo erabiltzen jakitea, taldeak dinamizatzeko gaitasuna, hizkuntzekiko sentsibilitatea, harremanetarako gaitasuna, aniztasunarekiko interesa, Eskoriatza ondo ezagutzea eta ordutegi malgua izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak