Patronatuak jakinarazi gura izan du albistea "ezin hobea" dela, eta horren harira, gogorarazi du Garagardoaren festaren bigarren edizioaren "bezperetan" heldu dela. Irailaren 19tik 22ra bitartean egingo dute zaharren egoitza diruz laguntzea helburu duen festa.
Azken horren bueltan, egoitzako patronatutik azaldu dute jaialdia antolatzeko prestaketak aurrera doazela, eta horretan jasoko den dirua Diputazioan onartutako egokitzapen plana gauzatzeko zuzenean erabiliko dela.