Kirol zerbitzuak hobetu gura dituzte Eskoriatzan

Mirian Biteri 2013ko ira. 5a, 13:52

Eskoriatzako Udaleko Kirol zerbitzuak kiroldegian eskaintzen diren jarduerak eta bertan ematen diren zerbitzuak baloratu gura ditu. Horretarako bazkideei galdetegia eman zaie, eta gainerako erabiltzaileen eskura jarri ditu kiroldegian eta Udaleko webgunean. Bihar, irailak 6, arte arte eman daiteke iritzia.

Kirol zerbitzuak hobetzekotan dabiltza Eskoriatzan, eta horretarako herritarren parte-hartzea eskatu du Udalak. Gaur egungo eskaintzaren gaineko iritzia eskatzearekin batera, proposamenak ere eskatzen ditu kiroldegian zein Udaleko webgunean aurkitu daitekeen galdetegian.

Hain justu, erabiltzaileei kanpoko eta barruko igerilekua, sauna lehorra eta hezea, harrerako eta igerilekuko aldagelak, fitness eta spinning gelak, goiko gimnasioa, rokodromoa, kantxa, kanpoko igerilekuko jolas gunea eta minifrontoia baloratzeko eskatzen zaie eskoriatzarrei.

Eta hainbat aukeren artean, bakoitzari interesatzen zaizkion kirol jarduerak zehazteko ere proposatzen zaie. Besteak beste, pilates, miltifitness, tonifikazioa, askotariko dantzak, igeriketa edo mantentze gimnasia azaltzen dira zerrenda horretan. Eta horri lotuta, jarduera horiek praktikatzeko egokien datorkion ordutegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak