Esan bezala, egitarau zabala gertatu dute Atxorrotz Gaztelu Jairako: 10:00etan, herriko txistulariek jaialdiari hasiera emango diote kalejira eginez, eta ordu erdi beranduago, Atxorrotzera igotzeko hitzordua jarri dute, plazan. 12:00etan, ekitaldi nagusia hasiko da goian: besteak beste, bertsolariak, hizlariak, eta dantzariak izango dira. Jarraian, indusketen gaineko bisita gidatua hasiko da, eta horren ostean, Eñaut Elorrietak kontzertu akustikoa eskainiko du. Bazkaldu ostean. Potx eta Motxek pailazoek guztien irria eragingo dute. Musika ere ez da faltako: Hesian eta Fiachras taldeek joko dute. Eguna amaitzeko, Pentatonix Folkek joko du herrian.