Gorka Azpitarte presoa bost urteko espetxealdira zigortu dute

Irati Goitia 2013ko irailaren 4a

Frantziako Auzitegiak bost urteko espetxe zigorra ezarri dio Gorka Azpitarte preso eskoriatzarrari, ETAren aparatu militarrean ardurak izatea egotzita. Astelehenean epaitu zuten eta espetxe zigorraz gain, zigor hori amaitutakoan, Frantzian bizitzeko debekua ere jarri dio Parisko Auzitegiak. Egun, Frantziako Fleury Merogis espetxean aurkitzen da Azpitarte.

Gorka Azpitarte eskoriatzarra 2009ko apirilean atxilotu zuen Frantziako Poliziak ETArekin hartu-emana zuelakoan, Jurdan Martitegi eta Alex Uriarterekin batera. Parisen epailearen aurretik pasa ostean, hirurak espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak