Eskoriatza ikasturte berrirako prest

Abuztuan udalak liburutegiko jolas parkea berritzeaz gain, Torrebaso pasealekuan jolas-abentura parke berri bat egin du. Parke berria bederatzi urtetik gorako haurrentzako jolas gune berria izango da.

Bi lan hauek guraso talde batekin adostutako obrak izan dira. Udalak gurasoekin egindako bileren ostea, herriak dituen beharrak identifikatu eta konpontzeaz arduratu da. "Bederatzi urtetik gorakoek ez zuen jolasparkerik eta horregatik sortu dugu hau", dio Eli Jauregik. Obra eta zerbitzuetako teknikariak azaldu digunez, kokalekuak ere bere arrazoia dauka, "gune irekia da, kotxe gabea eta gazteak bidegorritik oso eroso etor daitezke ona".

Torrebasoko parke hau baina ez da lan bakarra izan. Udal liburutegian zegoen parkeak itxura berria dauka. Aurretik zeuden ziburuak margotu egin dituzte, eta pare bat berriak dira.

Hala ere, torrebasokoak duen itxura ikusita, ziur horrek izango dituela bisitari gehien "Eskoriatzatik ez ezik, Aretxabaletako umeak ere etorriko dira" dio Jauregik.

Torrebasoko parkea ia amaitua dagoen arren, udalak irail erdialderako antolatu duen mugikortasun astean inauguratuko du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.