Kiroldegiaren gaineko balorazioa jakin gura du Udalak

Ubane Madera 2013ko abu. 8a, 15:41

Eskoriatzako Udaleko Kirol sailak kiroldegian eskaintzen diren ekintzak eta bertan ematen diren zebitzuen gaineko balorazioa jakin gura du. Horretarako, galdetegi bat prestatu eta kiroldegian bertan jarri dute bertako erabiltzaileek bete dezaten; bazkideei zuzenean eman diete galdetegia, eta horrez gainera, Udalaren webgunean ere jarri dute eskuragarri. Irailaren 6a baino lehen jaso gura dituzte emaitzak.

Hiru arloren gaineko informazioa eskuratu gura du Eskoriatzako Udalak:

    •    Kiroldegiko zerbitzuaren balorazioa.
    •    Eskaintzen den kirol jardueren balorazioa.
    •    Herritarrei ze beste jarduera edo zerbitzu mota interesatzen zaion jakitea.

Galdetegia hementxe klikatuta erantzun daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak