Gobernuz Kanpoko Erakundeendako dirulaguntzak eskatzeko epea, zabalik

Ubane Madera 2013ko uzt. 30a, 13:32

Zabaldu dute Eskoriatzako Gobernuz Kanpoko Erakundeek laguntzak eskatzeko epea. Asteon Gipuzkoako Buletinean argitaratu ostean, irailaren 16ra arte eskatu ahal izango dira laguntzok. 4.325 euro ditu Udal Gobernuak eskatzaileen artean banatzeko. Azken urteotan etenda egon dira laguntza horiek, diru faltarengatik.

Astelehenetik egubakoitzera, 10:00etatik 13:30era bitartean aurkez daitezke eskaerak, Eskoriatzako Udaletxeko Erregistro Orokorrean. Laguntzon helburua da Gobernuz Kanpoko Erakundeek garapenerako lankidetza-programak antolatu eta gauzatzea, garapen bidean diren herrialdeetako biztanleen egoera sozio-ekonomikoa hobetze aldera.

Baldintzak

Dirulaguntzok eskatzeko honako baldintzak bete beharko dira, besteak beste:

  • Eskatzaileek irabazi asmo bako elkarteak izan beharko dute
  • Debagoienean izan behar dute egoitza edo ordezkaritza

Baloratu: eskoriatzarren partaidetza

Aurkeztutako eskaeren artean baloratuko dutena, berriz, honakoa izango da, besteak beste:

  • Garatu gabeko herrialdeetako biztanleen ekonomi eta gizarte garapenerako premiei eta bereziki gizarte mailarik apalenen funtsezko premiei erantzutea
  • Emakumearen inplikazioa eta sustapena sustatzen duten proiektuak
  • Jarraipen egokia bermatzeko lehentasunezkoa izango da erakunde eskatzaileak, bere antolakuntza barnean, eskoriatzarren partaidetza izatea

Euskararen erabilera, kontuan

Eta euskararen erabilera ere zaindu egingo du Eskoriatzako Udalak dirulaguntza hauek ematerako orduan, izan ere, aurkeztutako dokumentazioa (diru laguntzaren eskaera eta justifikazioa) eta jardueraren ondorioz iragarri behar den edozein agiri edo idazkik euskaraz edo bi hizkuntza ofizialetan idatzita egon beharko du.

Gauza bera gertatuko da bozgorailu edo antzeko tresnen bidez adierazitako mezuekin. Bi hizkuntza ofizialak erabiltzea aukeratzen denean lehentasuna euskarari eman beharko zaio.

Laguntzak berreskuratu

Bukatzeko, aipatzekoa da azken urteotan laguntza horiek etenda izan dituela Eskoriatzako Udalak, diru faltarengatik. Hain justu ere, maiatzeko ohiko osoko bilkuran erabaki zuten laguntzok berreskuratzea, azken bi urteotan Udalaren egoera ekonomikoa hobetu egin dela ikusita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak