Eskoriatzako sanpedroetako irudiak sarituak izango dira aurten

Mirian Biteri 2013ko uzt. 27a, 08:00

Eskoriatzako Udaleko Kultura batzordeak aurtengo sanpedroen gaineko argazki lehiaketa antolatu du. Lanak abuztuaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira honako bideak erabiliz: CD edo DVD batean grabatuta kultura etxean aurkeztuta edo hara postaz bidalita; edo kultura@eskoriatza.net posta elektronikora bidalita.

Nahi duenak parte hartu ahal du, herriko jaiei buruzko edozein irudi aurkeztuz. Argazki digitalak izan behar dira, zuri beltzean edo koloretan, edozein teknika erabilita eta JPG formatuan, ahalik eta bereizmen handienean. Lanak argitaratu gabeak izango dira eta egile bakoitzak, gehienez ere, 10 argazki aurkeztu ahal izango ditu.

Epaimahaiak 30 argazki aukeratuko ditu, gero, horien artean bozketa egiteko. Aukeratutakoak jendaurrean jarriko dira irailaren 9an, eta herritar bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du. Irabazlea aukeratzeko hiru boto hartuko dira kontuan: bi boto Kultura batzordeak emandakoak, eta hirugarrena, jendeak aukeratutakoa. Iraila amaiera jakinaraziko da irabazleen izenak. Lehenak, 100 euroko balea lortuko du Eskoriatzako merkatarien elkarteko dendetan gastatzeko; bigarrenak, 50 eurokoa; eta hirugarrenak, 25 euroko balea.

Herri ikuskizuna

Bestalde, jaietan egindako Herrixa munduan eta mundua herrixan ikuskizunari buruzko iritzi idatziak jasotzen dabiltza. Eta datorren astera arte liburu bat izango da herriko liburutegian ikuskizunean parte hartu zutenek zein ikusleek ikuskizunaren gainean beraien iritzia idatzi ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak