Bihar arte eman daiteke izena iraileko multikirola ikastaroan

Mirian Biteri 2013ko uztailaren 23a

Iailaren 2tik 6ra bitartean, multikiroleko ikastaroa antolatu da, 6 eta 12 urte bitarteko umeendako. Interesa dutenek bihar, eguaztena, arte eman dezakete izena kiroldegian edo Eskoriatzako Udaleko webgunean.

Kirol zerbitzutik jakinarazi dutenez, ikastaro horren bueltan egiten diren ekintzak kiroldegian egingo dira, eta programazioa talde bakoitzaren ezaugarrien arabera zehaztuko da. Besteak beste, irteerak oinez zein bizikletan, eskalada, patinajea eta ur jolasak izango dituzte umeek.

Prezioak honako hauek izango dira:

  • Bazkideentzat: 30 € banakakoa; 2 anai-arreba 55 € eta 3 anai-arreba 81 €
  • Bazkide ez direnentzat: 34 € banakakoa; 2 anai-arreba 61 € eta 3 anai-arreba 88 euro.

Ordutegiari dagokionez, goizez 10:00etatik 13:00etara izango dira saioak; eta arratsaldez, 15:00etatik 17:900etara. Eta p

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak