Kontzertua hasi bezain pronto generadorea arazoak ematen hasi zen. Hirugarren abestian argindarra joan zen eta soluzio modura, argi foku batzuk kenduz kontzertuak bikain egin zuen aurrera. Bete-beterik zegoen Santa Marina plaza; aulki guztiez gain, plaza alboko maila osoa ere beteta zegoen. Kepa Junkerak azken abestia jo ostean, ikusleek ez zuten astirik izan gehiago eskatzeko. Izan ere, Junkera ikus-entzuleak agurtzen ari zela bapatean argia joan zen; txaloak beharrean, harridura oihuak... Hala, ez antolatzaileek, ez ikusleek, ezta Junkerak ere: generadoreak erabaki zuen kontzertua amaitzea. Arazo tekniko txiki hauez gain, kontzertu arrakastatsua izan zen eta oso gustura egon ziren bertaratukoak.