104 urte bete ditu Carmen Aranburuzabala Azkoaga eskoriatzarrak

Guren Zumalde 2013ko uzt. 16a, 15:41

Eskoriatzako udaletxean jaio zen Aranburuzabala eta Aretxabaletan lana egindakoa da. Banan-banan hartu ditu gaur zoriontzera joan zazkion guztiak eta umore onarekin jardun du haiekin hizketan.

Eskoriatzarrik zaharrena da Carmen Aranburuzabala; 104 urte bete ditu gaur. Senitarteko eta gertuko jendea izan da bera zoriontzen goizean Eskoriatzako zaharren egoitzan. Udaleko teknikaria eta jubilatuen elkarteko burua ere han izan dira. Egun, bi dira ehun urtetik gora duten eskoriatzarrak.

Herriko udaletxean jaio zen Carmen Aranburuzabala duela 104 urte. Izan ere, aita aguazila zuen. Seme bat eta alaba bat izan ditu; eta momentuan, 4 iloba eta 2 biloba dauzka. Aretxabaletako Beroa enpresan lana egindakoa da Aranburuzabala eta azkenengo bi urtean zaharren egoitzan bizi da.

Gaur goizean senitartekoak, jubilatu-elkartekoak eta udaleko teknikaria izan dira bera zoriontzen; guztiekin egin du hitz eta etengabea izan da jendearen joan-etorria egoitzako egongelan. Berarekin bizi direnek ere gogoz zoriondu dute.

Lore-sorta eder dat eta bonboiak oparitu dizkiote. Baita jantzi bat ere, polit egoteko. “Ni polita naiz!” erantzun die Carmenek, umoretsu. Ondoren, hamarretakoa egin dute egoitzan berton: tarta, urdaiazpikoa, gazta eta txorizoa. Umoretsu jardun du Carmenek guztiekin eta kandelari gogoz egin dio putz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak