Urrian Kataluniara egingo den bidaian izena eman dezakete Eskoriatzako erretiratuek

Mirian Biteri 2013ko uzt. 16a, 13:47

Eskoriatzako Olazar erretiratuen elkartekoak urrirako astebeteko bidaia antolatzen ari dira Costa Brava, Bartzelona eta Garrotxara. Elkarteko bazkideek hilaren 23tik eman dezakete horretan izena egoitzan; eta bazkideak ez direnek, ostera, abuztuaren 8tik. Apuntatzeko azken eguna irailaren 12a da. 

Urriaren 1etik 7ra izango da bidaia, eta hotela Tossa de Marren izango dute. Handik hainbat tokitara joango dira: esaterako, Bartzelona bisitatzen egun osoa emango dute, baita Garrotxa ikusteko ere. Ingurune bolkanikoa eta eskualde horretako hiriburu Olot ikustearekin batera, hestebeteen museora ere joango dira.

Horrez gain, Cadaques, Figueres, Rosas, Empuriabravan ere izango dira, eta irteera horretan Daliren etxea eta museoa bisitatuko dute. Montserrateko santutegira ere joango dira, eta irteera horretan Cordoniu upategi ezaguna ezagutzeko eta hango saldak dastatzeko aukera izango dute. 

Esan bezala, elkartearen egoitzan eman behar da bidaia horretarako izena. Interesa dutenak martitzenetan eta eguenetan joan beharko dira hara, 11:00etatik 12:30era bitartean.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak