Dead Bronco, The Potes eta MobyDick taldeen txanda da oraingo asteburuan

Mirian Biteri 2013ko uzt. 12a, 14:23

Errekan Gora egitarauaren bueltan, hiru kontzertu daude asteburuan. Gaur, egubakoitza, Dead Bronco eta The Potes taldeek joko dute 22:30ean Gernikako Arbola plazan; bihar, zapatua, Moby Dickek hartuko die lekukoa ordu berean, Azkoaga Enea hoteleko lorategian.

Algortako taldea da Dead Broco; besteak beste, punk, country rock, bluegrass eta rockabilly estiloak nahasten ditu. Eskoriatzan kaleratu berri duten In Hell izeneko diskoa aurkeztuko dute. Abestiek zuzenekoan hartzen dute berebiziko indarra, taldearen eta Paco Sanchez abeslariak abestiekiko agertzen duten konpromiso eta jarreragatik.

The Potes, Punk-folk

Bizkaitarren ostean, The Potes arrasatearrak igoko dira Gernikako Arbola plazako agertokira. Tabernan, lagun artean sortutako punk-folk proiektua da hori. Belaunaldi ezberdinetako eskarmentu handiko musikariak batzen ditu, helburu bakar batekin: noizean behin elkartu eta garagardo artean ondo pasatzea musika aitzakia bezala erabiliz. The Pogues folk talde irlandarraren bertsio ganberroena eskainiko dute gaur gauean Eskoriatzan.

Bihar, ostera, MobyDick izango da herria bisitatzen duena. MobyDick goitizenaren atzean Eneko Burzako musikari bizkaitarra dago; Nun, Bizhil edo Tribute bezalako rock taldeetan abiatu zuen bere musika bidea bakarkako bidea hartu arte; 2008an hasi zuen proiektu folk-akustikoa. Bitxikeri moduan, Bilbao Hiria XXII. Pop Rock Lehiaketan lehiaketara heldu zen, hirugarren geratuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak