Lehenengoz joko du taldeak Eskoriatzan. Berriak bai, baina, betiko moduan, emanaldia indartsua eskaintzeko gertu etorriko dira: blues oinarri hartuta, beste hainbat estilo nahastuko dituzte, hala nola, country, soul, jazz, funky, swing eta gospel. Taldeak sortutako abesti asko entzun ahal izango badira ere, miresten dituzten Ray Charles, BB King edo Freddi King bezalako artistek egindako lauzpabost kantu ere joko dituzte omenaldi moduan. Beti ere, elkartzen direnen partaidetzarekin.