Eskoriatzan ere martxan dira udalekuak

Mirian Biteri 2013ko uzt. 5a, 14:30

Eskoriatzan ere dagoeneko martxan daude aurtengo udaleku irekiak. Atzo hasi eta uztailaren 23ra bitartean, hiru eta hamabi urte bitarteko 220 ume inguruk parte hartuko dute osasuna eta ingurumena gaien inguruan antolatuko diren ekintzetan.

Atzo eman zioten hasiera Eskoriatzako udalekuei: goizean, umeen adinaren araberako taldeak osatu zituzten; hain justu, Lehen Hezkuntzakoekin sei talde, eta Haur Hezkuntzakoekin, hiru. Aurkezpenak eta hainbat jolas egin ostean, pozik eta apur bat urduri joan ziren haurrak bazkaltzera, arratsaldean desfilea zuten-eta.

Ingurumena eta osasuna gaiei lotuta, desfilea egin zuten plazan; talde bakoitzak naturarekin zerikusia zuen elementu bat hartu zuen: txikienak txirrindulariz irten ziren, kaskua buruan zutela. Beste batzuk, ordea, Aitzorrotz, Kurtzebarri edo Jarindo bezalako mendiez mozorrotu ziren, buruan kartoizko konoa zutela.

Astelehenean, San Fermin

Atzokoa hasiera baino ez zen izan, hilabete osoan zehar askotariko ekintzak egingo dituzte-eta. Urtero moduan, San Fermin eguna egingo dute; aurten, astelehenean, izango da umeek hain gustuko duten jaia.

Bestelako ekintzak ere egingo dituzte hilaren 23ra bitartean. Besteak beste, uraren egunak, mendi irteerak, sukaldaritza, igerilekura irteerak, Gamarra eta Gopegira txangoa, bizikleta eta patinetan irteerak eta azken eguneko jaia izango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak