Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eguenean, hilak 4, jarriko dira martxan Eskoriatzako udaleku irekiak. Aurten, 220 ume inguruk eman dute izena; 24 begiralek jardungo dute lanean.
Osasuna eta ingurugiroa landuko dute edizio honetan; eta horren bueltan askotariko ekintzak izango dira, hala nola, elikadurarekin lotutako tailerrak eta baita lore eta ortuetako produktuekin ere. Horrez gain, urteroko ekimenak ere egingo dituzte: Gamarrara eta Gopegira irteera, sukaldaritza tailerrak edo mendi irteerak.