Urtero legez sagardo kupela egon da plazan, baita herritar talde batek egindako taloak dastatzeko aukera ere. Herritar ugarik jarri dute baserritar jantzia soinean, eta musika eskolakoen dantza taldeen dantzak ere egon dira ikusgai.
Aurtengo jaietako nobedadeetako bat ere gaur goizean egin dute: buruhandien txirrindulari lasterketa. Parte hartu dutenek gainera, ez dute lan erreza izan: kontua ez zen lehenengo zein helmugaratu, azkena zein helmugaratu baizik. Azkenean, hamar bat parte hartzaileren artean, Lander Villar izan da garailea.
Eguna baina ez da hor bukatu, Santa Mariñe plazan herri bazkaria egin dute-eta.