Musikak girotu zuen San Pedro eguna

Imanol Gallego 2013ko eka. 30a, 12:24

Goizean banda eta txistulariek herria jaiki ostean, Burrunba Kelele Batukadak alaitu zuen arratsaldea Eskoriatzan. Gauean hitzordu garrantzitsuen txanda iritsi zen, Gorosarri plazan Xabier Lete gogoan kontzertua eskaini zuten eta Iñigo Cabezafuego bakarlariak txosnak girotu zituen. 

Festak alaitzeko, musika eta algara baino hoberik ez dago. Akaso horregatik, San Pedro egunean musikak garrantzi berezia izan zuen. Egun osoan zehar Eskoriatza festa handi bat zen eta bazkal osteko uneetan herria apur bat lasaitu zen arren, Burrunba Kelele batukadak berriz piztu zuen festarako grina.

Kalejira zaharren egoitzatik hasi eta herriko hainbat txoko eta kaletatik pasa ostean, plazan saio berezia egin zuten. Perkusio doinuek, gainera, ikusle bat baino gehiago dantzan jarri zuten.

Gauean musika gehiago

Gorosarri plaza lepo bete zen Xabier Lete omentzeko. Sortuko dira besteak ikuskizunak jendearen txalo ugari jaso zituen eta entzuleak oso gustura bukatu zuten kontzertua.

Aldi berean, gazteek ere kontzertua izan zuten txosnagunean. Iñigo Cabezafuego bakarlariaren doinuek luze jo zuen eta gauaren lehen uneak ederki alaitu zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak