San Pedroei hasiera eman bezain laster Musika Eskolako bandak kaleak alaitzeko kalejirari ekin dio. Bandak, bere doinuen bitartez herria alaitzen zuen bitartean Gorosarri plazan txikien txanda izan da. Poxpolo eta Konpainia pailazoek ederki alaitu dute festetako lehen arratsalde hau. Festak hasita zeudela aprobetxatuz ,oso giro alaian gainera, herriko zenbait koadrilek ere sokatira lehiatu dira plaza parean.
San Pedro festak baina, ez dira egubakoitz honetan amaituko. Aste bukaera osoan zehar eta astelehenean ere Eskoriatzan ez da atseden eta tristurarako aitzakiarik egongo. Gaur 22:30tatik aurrera, nagusien danborradak girotuko du lehen gaua.