Festan murgiltzeko prest daude Eskoriatzarrak

Mirian Biteri 2013ko eka. 28a, 14:53

Gaur hasi eta astelehenera bitartean, jai giroan murgilduko dira eskoriatzarrak. Gaur, 18:00etan, emango diete hasiera aurtengo sanpedroei. Parrokiako abesbatzak pregoia egingo du, eta jarraian, txupinazoa botako dute. Gora sanpedroak!

Horra hor gaurko egitaraua:

17:00: Sanpedroetako III. Futbolin Txapelketa gaztelekuan.

17:00: Txosna gunea zabalduko dute.

17:45: Leiho eta balkoietako Loreen eta Balkoien VI. Lehiaketaren sari banaketa.

18:00: Pregoia parrokiako abesbatzaren eskutik, eta txupinazoa. Jarraian, Musika Eskolako bandaren kalejira eta txistulariak buruhandiekin.

18:30: Debagoieneko emakumeak gerra zibilean erakusketaren inaugurazioa Ibarraundi museoan.

19:00: Eskulanak erakusketaren inaugurazioa kultura etxean.

19:00: Sokatira txapelketa plazan.

19:30: Parrokiako abesbatzak Eduardo Gorosarri Salbea abestuko du.

22:30: Nagusien danborrada.

22:30: Ai Ene taldearen dantzaldia plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak