Sanpedroen bueltan, gerrako emakumeen gaineko erakusketa zabalduko dute gaur Eskoriatzako Ibarraundin

Mirian Biteri 2013ko ekainaren 28a

Eskoriatzako sanpedro jaiak direla-eta, Arrasateko Ekin emakume taldeak egindako Debagoieneko emakumeak gerra zibilean eta frankismoan erakusketa  inauguratuko dute gaur, egubakoitza, 18:30ean, Ibarraundi museoan. 

Gerra garaiko hezkuntza, erlijioa, etxeko eta kanpoko lanak, aisialdia, politika zein familiarekin lotutako askotariko pasarte ezagutu eta objektuak ikusteko aukera eskainiko du erakusketak. Horrez gain, Eskoriatzarrak berbetan proiektuko hiru emakume eskoriatzarren zenbait pasarte entzuteko aukera ere izango da erakusketa berean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak