Eskoriatzako makala, 1996ko kintoena

Ubane Madera 2013ko ekainaren 24a

Zapatuan, ekainaren 22an makalaren bila joan, atzo bapo bazkaldu eta zuhaitza apaindu ostean, 26 laguneko 1996ko kintoek jaso zuten Eskoriatzako plazan aurtengo makala. Sanjuan sua piztu zuten gero, eta hari pare bat buelta eman ostean, herritarrei utzi zieten lekua, haiek ere eskaerak egin eta urtean gertatutako gauza txarrak sutara bota zitzaten. "Eskolako liburu eta koaderno asko ikusten ziren", kontatu du lekuko batek.

Eskoriatzako makalak berezitasun bat ere izan du aurten: lore eta bestelako apaingarriekin batera, Panaman hil zuten Mikel Ilarramendiren argazki bat darama, haren semea 1996ko kintoa delako.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak