Manuel Muñoz memoriala Txus Yunitez taldearentzat aurten ere

Mirian Biteri 2013ko ekainaren 22a

Aurtengo Manuel Muñoz memorialak badu irabazlea: Txus Yunitez taldea. T3 United taldeari 2-4 irabazi dio gaur arratsaldean, Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian jokatutako finala. Denera, 13 taldek parte hartu dute areto futboleko torneoan.

Bigarren, esan bezala, T3 United taldea izan da; hirugarren, Andevamo; eta laugarren, Biris.

Torneoko antolatzaile Narciso Pavonek esan digu pozik daudela kantxan zein publikoan egon den giroarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak