Eskoriatzako musikako eskolakoek plaza girotu zuten

Mirian Biteri 2013ko ekainaren 22a

Eskoriatzako Beheko Errota musika eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertua eskaini zuten, atzo, arratsaldean, plazan. 60 neska-mutil inguruk parte hartu zuten, 6 eta 18 urte bitartekoak. Txikitxoenek dantza egin zuten bitartean, nagusiek askotariko musika-tresna jo zituzten.

Gaur, zapatua, musika eskolako irakasleen txanda izango da. 22:30ean hasita kontzertua eskainiko dute unibertsitateko kaperan. Sarrerak bost eurotan salduko dira, eta musika saiotik ateratako diruarekin musika eskolarendako teklatua erosiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak