Salgai daude Eskoriatzako sanpedrotako herri bazkarirako txartelak

Mirian Biteri 2013ko ekainaren 21a

Eskoriatzako sanpedro jaietako herri bazkarirako txartelak astelehenera arte erosi daitezke Inkernu eta Goxo txiki tabernetan. Helduendako bazkariak 20 euro balio du, eta 14 urtetik beherako umeenak, 10 eurotan saltzen dira. Bazkaria uztailaren 1ean, astelehena, izango da Santa Mariñe plazan.

Menuari dagokionez, helduek honakoa jango dute: sarrerak (urdaiazpikoa, solomoa, txorizoa sagardo erara prestatuta), bakailao tortilla, saiheskia, gazta menbriloarekin eta intxaurrak, kafea eta pattarra. Haurrek, aldiz, zukua, makarroiak, burruntzi-pintxoak eta jogurta izango dute.

Bazkarian lekua erreserbatzeko aukera ere izango dela gogorarazi dute Udaletik, 943 71 46 88 telefono zenbakira deituta edo edo kultura@eskoriatza.net postara idatzita.

Uztailaren 1ean, itxita

Bestalde, sanpedrotako hirugarren eguna dela-eta, uztailaren 1ean, astelehena, itxita egongo dira udal bulegoak. Hortaz, Udalarekin lotuta edozein epe, betebehar edo eskubideren mugaeguna egun horretan bukatuko balitz, hurrengo lan egunera arte luzatuko da; hain justu, uztailaren 2ra arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak