'Asmoa bakarra eta hamaika kuadrilla, Festa has dadila!'

Ane Miren Etxeberria 2013ko eka. 20a, 18:00

Sanpedroek badute dagoeneko promozio esaldia. Aurten, 33 esaldiren artean aukeratu behar izan du aproposena epaimahaiak, eta, nola ez, herritarren botoa jaso ondoren hau da irabazlea: 'Asmoa bakarra eta hamaika kuadrilla, Festa has dadila'

San Goku taldea osatzen duten hauek izan dira irabazleak: Unai Armendariz, Aitzol Alaba, Iñigo Urrutia, Haritz Segura, Jon Ander Errasti, Nerea Zubia eta Nerea Arexolaleibar. Herriko jatetxe batean afaria irabazi dute, eta esaldi horrekin kultura etxeko balkoi batean pankarta jarriko dute herriko jaiek irauten duten bitartean.

Esaldi horrez gain, beste hauek ere aukeratu dituzte pegatinak ateratzeko: Sanpedrillo taldearen Goiz, arratsalde, gau. Jaixa gozatzeko dau!; Txuletillak Saltsan taldearen Irri ta algara, sanpedrotan pozik ibiliko gara!; eta Geropentsaukou 2 taldearen Ekaiñien ez euri ez krisi, sanpedruak topera bizi! Hiru talde hauek 50 euroko bonua izango dute saritzat; hala, Eskoriatzako ostalaritza eta mekataritza etxeetan gastatzeko dirutxoa izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak