Musika Eskolako ikasle zein irakasleen kontzertuak izango dira asteburu honetan

Ane Miren Etxeberria 2013ko eka. 20a, 15:34

Ikasturte amaiera dela eta musika eskolako partaideek kontzertuak eskainiko dituzte asteburu honetan. Bi izango dira, bata urterokoa eta bestea aurtengo berrikuntza. Alde batetik, egubakoitzean, arratsaldeko 18:00tatik aurrera eta herriko plazan, kontzertua eskainiko dute musika eskolako ikasleek. Urtean zehar ikasi dituzten piezak jendaurreran aurkeztuko dituzte etorkizuneko musikari bikainak direla demostratze aldera. Urtero eskaintzen duten kontzertua izango da hau.

Aipatu berrikuntzari dagokionez, aurten Beheko Errota Eskoriatzako Musika Eskolako irakasleek kontzertua eskainiko dute Unibertsitateko klaustroan. Kontzertu hau zapatuan izango da, hilak 22 gaueko 22:30tan. Aire librean izango da emanaldia, "leku pribilegiatua" delako antolatzaileen esanetan. Eguraldi txarra eginten badu Unibertsitateko kapilan izango da saioa.

Antolatzaileen esanetan, "askotariko errepertorioa eskainiko dugu, irakasten ditugun instrumentu desberdinek presentzia izan dezaten". Sarrera ere kobratuko da, 5 euro izango dira eta jasotako dirua kontzertuetan erabiliko den teklatu bat erosteko erabiliko da. Halaber, irakasleek kontzertu honekiko adierazitako harrera ona nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek eta baita "eginiko esfortsua entseguak, partituren egokitzapenak, bidaiak...egiteko". Sarrerak esan bezala 5 euro balioko ditu eta aire librean egin ezkero, ez da arazorik egongo ikusle kopuruan, baina Kapillan egiten bada, 100 sarrera soilik saldu ahal izango dira. Tiketak erreserbatzeko azken eguna da gaur, bestela bihar lehiatilan izango dira salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak