Jeltzaleek 100 urte Eskoriatzan

Imanol Gallego 2013ko eka. 18a, 19:34

Eskoriatzako EAJk urteurren borobil bat baino gehiago ospatu nahi du. Horregatik urrian, azken ehun urte hauetan partiduak eta herriak izandako bilakaera erakutsiko dute. Ospakizuna "herritarrekin bat ospatzeko festa" aurkeztu dute eta Eskoriatzako herriari bertan parte hartzeko gonbita luzatu nahi izan diote.

Eskoriatzako EAJ eta Eskoriatza berak azken 100 urte hauetan izandako harremana azaleratu nahi dute. 1914.ean antolaturiko mendigoizaleen irteera, 1917.eko lehen Batzokiaren eskaera, 1918.eko Gorteetarako hauteskundeetako garaipena... Data hauek argi uzten duten moduan, mende honetan, herriaren eta alderdiaren arteko harremana oso estua izan da.

Hori dela eta, antolatzaileek aipatu moduan, "ehungarren urteurrena ospatzea, zenbaki borobil bat baino memoria historikoa ez galtzeko zita bat da". Esandakoaren ostean argi geratzen da EAJrentzat herriko historia ezagutu, ezagutarazi, kontuan hartu eta hartaz ikastea "ezinbestekoa da". Honen harira gainera, jeltzaleak Eskoriatzako ondarea jasoko duen liburu bat argitaratzeko lanean dabiltza.

Ospakizuna Urrian

Hilabete batzuk falta diren arren, hasiak dira urteurrena ospatzeko ekitaldiak antolatzen. Herriko pasarteak jasoko dituen erakusketa, hitzaldiak, Agirre lehendakariaren inguruko film baten emanaldia, monologoa... Urriaren 8tik 20ra bitartean herritar guztiei zuzendutako festa antolatzen dabiltza "urteurren irekia antolatu nahi dugu" berretsi dute antolatzaileek.

Ospakizun hau borobiltzeko gainera, EAJtik herritarren parte hartzea eskatu dute. Edozein kolaborazio edo gai honen inguruko ezagupenak helarazi eta partekatzeko; Batzokian gainera, eskoriatzakoeaj@gmail.com posta elektronikoa martxan jarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak