Hain justu, 10:00etatik 12.00etara, areto futbola eta saskibaloia daude kiroldegian; eta 12:30ean, tortilla lehiaketa egingo dute plazan. Tortillak etxetik eginda eraman behar dira, 12:00etik 13:00etara, plazara. Epaimahaiak horiek dastatu eta onenak aukeratuko ditu. Bi lagunendako bina afari banatuko dira, bat Txalapartan eta bestea Otzetan. Bestalde, motor kontzentrazioa ez da faltako. Horiei ongietorria egin ostean, Otzeta jatetxerantz abiatuko dira; 50 bat lagun elkartuko dira han.
Eskoriatza eta Baskonia
Arratsaldean, saskibaloi lehia ikusgarria izango da kiroldegian: hain justu, emakumezkoen alebinetan, Eskoriatza eta Baskonia lehiatuko dira kiroldegian. Baina, kirolarekin lotutako jarduerak ez dira partidu horrekin amaituko: areto futboleko trebetasun eta saskibaloiko binakako tiro txapelketak ere izango dira.
Indarrak ere berreskuratu behar dira, eta horretarako, urteroko txuleta jan ederra gertatu dute. Eguna III. Gabez Takarraran lasterketarekin amaituko da; aurten bigarrenez egingo dute proba hori Eskoriatzako Kirol Elkartearen Egunaren bueltan