Lokala Tortolis ludoteka aldamenean dago, eta 50 metro karratu inguru ditu. Alokairu kontratuak lau urteko iraupena izango du, eta hileko prezioa, gutxienez, 250 eurokoa (BEZ eta bestelako zergak aparte) izatea erabaki du Udalak. Hain zuzen, eskainitako prezioa, lokala egokitzeko edo berritzeko lanak, jardueraren proiektua eta horrek sustatuko duten lana baloratuko du.