Zapatuan zabalduko dute Eskoriatzako kanpoko igerilekua jokoetarako gune berriarekin

Mirian Biteri 2013ko ekainaren 13a

Eskoriatzako kiroldegian zapatuan emango diote hasiera udako denboraldiari, eta horrekin kanpoko igerilekua zabalduko dute. Igerilekua erabiltzearekin batera, aurten, ping-pong mahaiak, badminton, mahai-futbola eta bestelako jokoak jarriko dituzte herritarren eskura.

Honako ordutegian erabili ahal izango da esandako gunea: astelehenetik zapatura, 10:00etatik 20:00etara; eta domeka eta jai egunetan, 10:00etatik 13:00etara.

Bestalde, barruko igerilekuek ere ordutegi berezia izango dute udan: zapatutik uztailaren 28ra eta irailaren 2tik 15era, astelehenetik zapatura, 10:00etatik 20:00etara; eta domeka eta jai egunetan, 10:00etatik 13:00etara egongo dira zabalik. Eta uztailaren 29tik irailaren 1arte astelehenetik egubakoitzera 10:00etatik 19:00etara; eta asteburu eta jai egunetan, 10:00etatik 13:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak