Harrobia-Bañu Etxeko txirrindulariek Urretxu eta Atauneko lasterketetan parte hartu dute

Ruben Cuesta 2013ko ekainaren 10a

Datorren asteburuan ere hainbat proba egongo dira; Arrasatekoa tartean.

Afizionatuak

Maila honetan, zapatuan, Urretxun izan ziren, Kanpazar Harrobia-Bañu Etxeko Iker Eskibel, Endika Mantecon, Ion Aranzabal, Iñaki Mugarza, Mikel Plaza, Xabier Vegas, Jon Vegas, Inaxio Munarriz, Jonathan Flores eta Asier Uroz. 115etik 35ek bukatu zuten, hauetatik 31. Postuan Iker Eskibel txirrindularia.

Domekan, aldiz, Ataunen Kanpazar Harrobia-Bañu Etxeko Iker Eskibel, Kepa Otxoa, Endika Mantecon, Ion Aranzabal, Mikel Plaza, Xabier Vegas, Jon Vegas, Inaxio Amunarriz eta Jonathan Flores aritu ziren. 108tik 39k bukatu zuten, baina ez zen Harrobia-Bañu Etxeko txirrindularirik izan.

Jubenilak

Jubenilak Anoetan egon ziren, eta Mugarri Jaytik Danel Sagastak hartu zuen parte, 8. Iritsiz helmugara. Bere denbora 2.06.15ekoa izan da. 82 kilometroko lasterketan 80 txirrindularik hasi zuten, baina 28k bakarrik amaitu.


Helmugara heltzen Xabier San Sebastian izan zen lehena, eta Mikel Matxinea bigarren. Hirugarren postua Odei Juangorena izan zen. 

Alebin, benjamin eta infantilak

Mendaroko Sarian, Benjaminetatik Julen Alcalde, Aner Uribesalgo eta Enaitz Garai joan ziren. Lehenengo neska Garazi Estevez izan zen. Alebinetan, aldiz, Unax Sanchez, Koldo Zubia, Martin Abarrategi, Alaitz Beloki, Garazi Estevez, Aimar Arriolabengoa eta Oihan Uroz parte hartu zuten, eta infantiletan Asier Azkarate, Liher Unzueta, Iñigo Rodriguez, Joseba Rodriguez eta Nestor Uroz joan ziren.

Datozen hitzorduak

Etzi bai jubenilak bai afizionatuak Aizarnazabalen Gipuzkoako erlojupeko banakako txapelketa lastertuko dute.

Jubenilak VI. Jose Larrarte Memoriala lastertuko dute, arratsaldeko 07:15etan hasita, 14.5 Km, eta afizionatuak Gervais Memoriala, 20:15etan hasita eta 21 Km egingo dituzte. Azken honetan, Kanpazar Harrobia-Bañu Etxeko Iñaki Mugarzak hartuko du parte. Asteburuan txikienak Arrasateko Sarian parte hartuko dute -ekainak 15, zapatua- 16:30etan, Markulete Industrialdean.  

Jubenilak zapatuan baita, 09:30etan, Zarautzen, XXV. Udaberri Saria, 83.5 Km dituena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak