Denboraldiko jokalari onenak saritu ditu Eskoriatza K.E.-ak

Julen Iriondo 2013ko eka. 9a, 15:31

Mahaiaren bueltan batu dira Arrasateko Al-Andalus elkartean eta, jokalari onenekin batera, zuzendaritzako kideak eta babesleak ere saritu dituzte, delegatuei esker ona erakustearekin batera. 150 lagun elkartu dira.

Eskoriatza Kirol Elkartearen bueltan ibiltzen diren 150 lagun batu ziren zapatuan Arrasateko andaluziarren elkartean, klubaren denboraldi amaierako bazkari eta ospakizunean.
Sarituak ondorengoak izan ziren: saskibaloian, Ane Mendieta, kadete mailako jokalari onena; gazte mailako onena, Miren Heriz; nagusietan eta sekzio denean onena, Izar Bedia; areto futbolean, gazte mailan, Imanol Sanchez; Erregional mailan, Ander Romero; Euskal Ligan, Asier Urra; eta sekzio denak kontuan izanda, Richard Hidalgo.
Jokalariak bakarrik ez
Jokalariez gain, zuzendaritzako kideak ere saritu zituzten –Garbiñe Urizar, Narciso Pavo, Fernando Raso eta Joseba Iñurrategi–, eta baita babesleak ere –Kobate Harrobiak Kanpazar, Gorbea aroztegia, Akeita taberna, Leniz konponketak, Hotz-Bero, Frixi eraikuntzak eta Al-Andalus–.
Bihotzez eskertu zuten delegatuek urte osoan egiten duten lana, eta azken oroitzapen sentitu bat izan zuten, nola ez, duela bi urte eta erdi hildako Manolo Muñoz presidente ohiarentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak