Aste Zapatistako eta Txomin Txapel festako egitarauek bat egin zuten atzo Eskoriatzan. Gaur da 13. Aste Zapatistaren egun handia baina atzo, besteak beste, maskara mexikarrak egiteko tailerra, Huhezikoekin –Txomin Txapel festaren antolatzaileekin– batera aerobik saioa eta Lukas Prest taldearen kontzertua izan zituzten. Huheziko ikasleen ikasturteko festa handian, era berean, egun osoan zehar izan zituzten ekintzak: jolasak, bazkaria, kantaldi parte-hartzailea eta hiru kontzertu, besteak beste. Gero, gauean, askorendako luze jo zuen parrandak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.