Eskoriatzako Aste Zapatistaren jaialdia bi egunetan izango da aurten

Mirian Biteri 2013ko eka. 7a, 12:23

Dagoeneko azken txanpan sartu da Eskoriatzako aurtengo Aste Zapatista. Aste barruko ekintzek harrera ona izan dute; eta gaur eta bihar, aisialdiarekin lotutako ekimenak egingo dituzte.

Gaur arratsaldean umeak izango dira protagonistak: besteak beste, Mirta Agirrek maskara mexikarrak egiteko tailerra eskainiko du, 17:00etan; horrez gain, Luis Ezeizakoen laguntzarekin, bestelako tailerrak egingo dituzte. Huhezikoekin batera, berriz, aerobic saioa dago plazan.

Urtero moduan, Aste Zapatistaren 13. edizioari amaiera emateko, jaialdi ederra gertatu dute biharko. Ekintzak 12:00etan hasiko dira, plazan, Patxi magoaren ikuskizunarekin. 14:30ean, janari mexikarra dastatuko dute herri bazkarian; txartelak salgai daude herriko tabernetan. Bazkaldu ostean, Patxi magoaren eta Rosa Sanchez abeslarien txanda izango da; eta 20:00etan, Potros Kukaratxas, Material Rechazado, Krisis eta Hobo musika taldeena.

Bestalde, kultura etxean jarritako dagoen argazki erakusketa ere bisita daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak