Domekan egingo dute, bi urtetik behin, herriko hildako mendizaleen oroimenez, antolatzen duten Txikirri-txikirri mendi ibilaldia Eskoriatzan. 32,5 kilometroko luzera duen proba 07:00etan hasiko da plazan, eta izena egunean bertan eman beharko da, ordubete lehenago. Prezioa bost euro da.
Esan bezala, ibilaldiak 32,5 kilometroko luzera du; metatutako igoera 1,679 metrokoa da. 2011an alderantzizko norabidean eginiko ibilbidea izango dute aurretik mendizaleek: Eskoriatza, Apotzaga, Lata, Asensiomendi, Kurtzeta, Albiña, Jarindo, Pagoeder, Bentafria, Leizargarate, Mugarriluze, Degurixa, Kurtzebarri, Lete eta Eskoriatza. Jan eta edateko puntuak Bentafria, Degurixa eta Eskoriatzan jarriko dituzte. Prezioa bost euro da.