Mikel Illarramendiri azken agurra

Guren Zumalde 2013ko ekainaren 3a

Atzo, domeka, egin zioten azken agurra Mikel Illarramendi preso ohiari, Ibarraundi museoaren alboan.

Omenaldia 18:00etan hasi zen eta txalapartariak jotzen hasi zirenerako 250 bat pertsona baziren lekuan. Illarramendiren izaera nabarmendu zuten ekitaldian parte hartu zuten guztiek: "lagunkoia eta borrokalaria". Haren lagunek osorik gidatu zuten omenaldia: agurra dantzatu zioten, bertsoak eskaini eta abestiak kantatu: "zurekin bizitzea plazer hutsa izan da" irakurri zuen batek. Ekitaldia apala izan bazen ere, jende asko hunkituta zegoen.

Familiaren izenean eskerrak eman zituzten jasotako babesagatik. Bukatzeko, Illarramendiren argazkiekin osatutako bideoa erakutsi zuten aretoan. Zerbait jateko aukera ere egon zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak