Aste Zapatista egingo dute zapatura bitartean Eskoriatzan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko eka. 3a, 11:09

Txupinazoak emango dio hasiera gaur, 17:00etan, hamahirugarren Aste Zapatistari, eta zapatura bitartean hainbat ekitaldi egongo dira.

Bihar, ekainak 4, Izaro Gorostidik eta Jorge Arzuagak Crisis global: soluciones y alternativas izeneko mahai inguruan hartuko dute parte, kultur etxean, 19:00etan. Toki berean, baina eguaztenean, kontsumo arduratsuari buruzko saioa egingo dute, 19:30ean. Antolatzaileek adierazi dutenez, "berbaldi guztietan pastak eta Txiapasko kafea egongo dira".

Mexiko zati bat herrian

Aste Zapatistaren bitartez, herrialde hartako kulturaren zatitxo bat iristen da urtero herrira. Hala, kultur etxean Argazki zapatista izeneko erakusketa irekiko dute, aste osoan zehar ikusgai egongo dena. Mexikoko abestiak entzun ahal izango dira – eguenean 18:30ean zaharren egoitzan eta egubakoitzean 17:00etan plazan–. Maskara mexikarrak egingo dituzte eta janari mexikarra prestatuko dute zapatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak