Parte hartzea irekia da eta interesatuek ekainaren 3tik 21era bitartean aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, antolatzaileek aditzera eman dutenez. "Ibarraundira ekarri beharko dira lanak. Irudiak ez du egilearen informaziorik jasoko. Horrekin batera, sobre itxi batean aurkeztu beharko dira egilearen datuak".
Teknika eta gaia libreak izan arren, logoak Axtroki Merkatarien Elkartea jaso behar du bere baitan.
Sari banaketa uztailaren 1ean
Ekainaren 21ean itxiko da lanak aurkezteko epea eta epaimahaiak proposamen guztien artean irabazlea aukeratuko du. "Uztailaren 1ean emango da saria, plazan, kantu txapelketa baino lehen".
Lan sarituagatik 150 euro jasoko ditu irabazleak. Horiek elkartea osatzen duten komertzioetan gastatu ahal izango direla gaineratu dute.