Elorretako errota martxan ikusteko aukera bihar Eskoriatzako XVII. Ferixien

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko mai. 31a, 11:09

Hamazazpigarren aldiz antolatu du Arizmendik Ferixie Eskoriatzan. Goizetik arratsaldera bitartean zer egin egongo da bihar, zapatua.

Berritasun bezala, Elorretako errota martxan ikusteko aukera egongo da, 10:00etatik 11:00ak bitartean, hain zuzen. "Herritar guztiak gonbidatu gura ditugu toki berezi hau bisitatzera. Gainera, museokoek azalpenak emango dituzte xehetasunik galdu ez dezaten". Hala azaldu du Arizmendiko Jose Arana guneko Lierni Altunak.

Artisauak, tailerrak...

Biharko ekintza ezberdinak antolatu dituzte. Ohi bezala, baserriko produktu eta artisauen azoka egingo dute, 10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean. 97 postu egongo dira, guztira. Horietatik 55 artisauenak eta 36 baserritarrenak izango dira; beste 6 postu askotariko gaiek beteko dute: tresneriak... "Baina gainera, xaboia egiten ikasteko tailerra egingo da, eta gazta egiteko prozesua erakutsiko dute zuzenean".

Bestalde, urtero bezala, txorimalo lehiaketa ere deitu dute biharko, 10:15ean hasiko da eta sari banaketa 14:00etan egingo dute: "Lehiaketan taldeka zein bakarka har dezakete parte gura duten guztiek, lau urte baino gehiago dutenek.

Bazkal aurretik trikitilariak eta herriko dantzariak irtengo dira kalera. Herri bazkaria frontoian izango da, 15:00etan. "Aurten, beste batzuetan baino motelago joan da txartelen salmenta, baina giro bikaina egongo dela, zalantzarik ez". Eta egunari amaiera emateko, 19:00etan III. txapel jaurtiketa txapelketa egingo dutela eman dute aditzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak