Ibilbide berria eta gazteendako proba aurtengo Gabez Takarraran lasterketan

Guren Zumalde 2013ko mai. 29a, 22:16

Gabez Takarraran Eskoriatzako lasterketa aurkeztu dute; ekainaren 15ean izango da aurten. Antolatzaileek aurkezpena egin dute gaur, eguaztena, Eskoriatzako Ibarraundi museoan. Ibilbide berria izango du eta gazteentzako lasterketa ere bai.

Gauko aurkezpenean, Eneko Aliende eta Oihana Azkorbebeitia mendi-lasterketetako hautatzaileak eta Alberto Iñurrategi mendizalea izan dira bertakoak babesten. Antolatzaileek ibilbide berria aurkeztu dute: Eskoriatza-Asentzio-Fernando Eskoriatza plaza-Atxorrotz-Leixargarate-Mando Bidea-Fernando Eskoriatza plaza. Guztira 23,20 kilometro izango ditu, eta igoera zein jaitsiera metatua 1.200 metrokoa. Era berean, lehen aldiz gazteentzako lasterketa egingo dute. Egunean bertan, ekainaren 15ean, baina nagusiena hasi baino 10 minutu lehenago. Gazteen probak 9 kilometro izango ditu.Bestalde, aurten Asentzioko jaitsiera kronometratu egingo dute. 4,26 kilometro, eta denbora onena egiten duen korrikalariak urdaiazpiko bat irabaziko du.

Dagoeneko eman daiteke izena proban, herrikrosa atarian; gazteen edo nagusien lasterketan parte hartuko den zehaztuta. Federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek, 25. Gaueko lasterketan, ibilbidea zinta, seinale eta argi fluoreszenteekin markatuko dute.

Proba 23:00etan hasiko da, frontala edo linterna hartuta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak