Antolatzaileek azaldu dutenez, oraindik bazkarirako txartelak eskuratu daitezke, Goxo-txiki, Aldatz eta Inkernu tabernetan. Helduek 16 euro ordaindu beharko dituzte eta 14 urte azpikoek, berriz,10 euro.
"Beste urte batzuetan baino motelago ari dira saltzen, horregatik animatu gura ditugu herritar guztiak parte hartu dezaten. Ez da girorik faltako eta". Hala adierazi du Jose Arana guneko Lierni Altunak.