Hamahiru urtetik gorako eskoriatzarrek parte hartu dezakete, hiru eta bost lagun arteko taldeak sortuz. Bakoitzak, gutxienez, esaldi bana aurkeztu beharko du, eta, gehienez, bost. Udaletik ohartarazi dute ez direla onartuko neurriz kanpoko kontsumoa edo jarrera sexistak sustatzen dituzten esaldiak.
Kultura batzordeak osatutako epaimahaiak lehenengo aukeraketa egingo du, eta ekainaren 4an Udalaren webgunean erakusgai jarriko dituzte, herritarrek bozka ditzaten. Udalak afaria ordainduko dio aurtengo lehiaketa irabazten duen talde irabazleari, Eskoriatzako jatetxe batean.