Eskoriatzako toponimoen ahozko bilketa hasi dute

Mirian Biteri 2013ko mai. 23a, 14:56

Herriko toponimia aztertzeko lanaren bigarren faseari ekin dio hilabeteon Udalak, Ikermap enpresaren eskutik. Maiatzetik uztailera bitartean, lekuen ahozko bilketa egiteko Oxel Uribe-Etxebarria eskoriatzarra kontratatu dute.

2011. urte bukaeran hasi zuen Ikermapek Eskoriatzako toponimoen azterlana. Hasieran, artxibo eta erregistro bezalako iturri dokumentalak aztertu zituzten, eta, orain, ahozko toponimiaren bilketa egingo da. Lan horretarako deialdia egin zen, eta Uribe-Etxebarria aukeratu dute. Berari dagokio hilabeteotan lur-jabeekin eta inguruaren ezagutza duten eskoriatzarrekin zuzenean egotea, eta toponimoak jasotzea eta kokalekuak egiaztatzea.

Eman beharreko pausuak

Ahozko bilketarekin amaitzean, Uribe-Etxebarriak egindako lana programa informatikoan jasoko du Ikermapek, eta ikerketa amaituta daukanean, Euskaltzaindiara  bidaliko du, lana gainbegiratzeko. Azterketa ez da hor amaituko; izan ere, Euskaltzaindiatik itzultzean, Udalak jendaurrean jarriko du-eta lana, eskoriatzarrek kontrastatzeko aukera izan dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak