Fibrosi kistikoari buruzko ikerketa bultzatzeko jaialdia dago zapatuan Eskoriatzan

Mirian Biteri 2013ko maiatzaren 20a

Arte martzialen jaialdi berezia antolatu dute zapaturako, hilak 25, Eskoriatzako udal pilotalekuan; Fibrosi kistikoaren ikerketa sustatzea bilatzen da jaialdi horrekin, eta lortzen den dirua Arnasa, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren elkartearendako, bideratuko da.

Egun osoko jaialdia da: 10:00etatik 19:00etara askotariko modalitateko erakustaldiak daude; tartean, Keysiren fundatzaile Justo Dieguezen emanaldia. Parte hartu gura  dutenek aurretik eman behar dute izena 627 44 21 42 telefono zenbakian, eta 30 euro ordaindu. Ikusleek, berriz, 4 euro ordainduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak