Eskoriatzako eraikinetako fatxadak garbituko dituzte ekaina hasieran

Mirian Biteri 2013ko mai. 20a, 16:00

Eskoriatzako Udalak ekaineko lehenengo astean herriko hainbat fatxada garbituko ditu. Gehienak partikularren jabetzakoak dira, eta hortaz, Udalak jabedunei eskatu die hormak garbitzerik gura ez badute Udalera joan daitezela hilaren 31a baino lehen, honako ordutegian: astelehenetik egubakoitzera, 10:00tatik 13:30era; eta eguenetan, 15:00etatik 17:00etara.

Fatxadetan dauden pintadak garbituko dira eta jarritako kartelak ere kendu egingo dira, eta, guztia egiteko astebete beharko dutela uste dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak