Umeendako tailerrak daude zapatu goizean Eskoriatzako Ibarraundin eta Zubiaten

Mirian Biteri 2013ko mai. 15a, 19:06

Zapatuan Museoen Nazioarteko Eguna da, eta hori dela-eta, ekintza bereziak antolatu dituzte. Umeendako tailerrak egiteaz gain, Ibarraundi museoa eta Zubiate labea debalde bisitatu ahal izango dira.

Esan bezala, 10:30etik 12:30era umeei zuzenduta tailerrak izango dira: lehenengo orduan, Historiaurreko tresnak erabiltzen ikasiko dute haurrek, Ekainberri proiektu langile baten eskutik. Bigarren orduan, ostera, zeramika tailerra egingo dute Zubiate labean. Kasu horretan, Iraia Artzamendi eskoriatzarra izango da azalpenak ematen dituena.

Ibarraundi eta Zubiateko ateak gura dutenei zabaltzea ere erabaki dute. Ordaindu barik, herriko bi museoak barrutik ikustea gura dutenek aukera izango dute, 10:30etik 12:30era bitartean. Hango langileak bisitarien galderak erantzuteko gertu izango dira.

Museoak sustatu nahi dituzte gertatu dituzten ekimen horiekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak