Eskoriatzako mendi hilabetearen bueltan, Tantadui hariztira irteera egin zuten atzo

Mirian Biteri 2013ko mai. 13a, 11:37

Eskoriatzako Udalak eta Huhezik mendiarekin lotutako egitarau zabala antolatu dute; atzo, esaterako, Leintz Gatzagan dagoen Tantadui hariztia ezagutzeko aukera izan zen.

Hona hemen datozen asteotarako antolatu dituzten ekintzak:

Bihar, martitzena: 16:00 Ezagutu Eskoriatzako trenbidearen zati bat: Zarimutz-Eskoriatza. Elkartzeko tokia: Huhezi.

Etzi, eguaztena: 19:00 Eraiki dezagun denon artean mendi elkartearen etorkizuna bilera. Bertan ideia eta iradokizunak jasoko dira. Lekua: osoko bilkuren aretoa.

19, domeka: 09:00 Ezagutu Eskoriatzako trenbidearen zati bat: Zarimutz-Eskoriatza ibilbide gidatua. Elkartzeko tokia: plaza.

21, martitzena: 19:00 Pura vida filmearen proiekzioa. Lekua: Huhezi.

23, eguena: 17:00 Ez zaitez galdu Eskoriatzan: orientazio jokoak. Lekua: Plaza. Izen-ematea: Ikastetxeetan, Huhezin edo kiroldegian.

26, domeka: 10:00 Garaiora orientazio zirkuituak egitera: erraza, ertaina eta zaila. Elkartzeko tokia: plaza. Garaiora joatea, norberaren kontu.

29, eguaztena: 19:00 Gabez Takarraran lasterketaren aurkezpena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak