Eta Ibarraundi museoa agertoki askoko antzoki bihurtu zen

Txomin Madina Milikua 2013ko mai. 11a, 22:39

Zazpi gune, zazpi agertoki, zazpi antzezlan. Horixe izan da gaur arratsaldean Eskoriatzako Ibarraundi museora joan denak aurkitu duena. Teatro Kanape taldeak antolatuta antzerki topaketa berezia egn dute bertan.

18:00etan lehenengo sirenak jo duenean hasi da Eskoriatzako Ibarraundi museoan antzerkiaren festa. Formatua, sinplea: zazpi antzezlan labur denak batera, bakoitza bere txokoan. Eta behin antzezlan bat ikusitakoan, hurrengora salto egiteko aukera. Hori, nahi izanez gero, museoaren aurrean jarri dituzten pintxoetatik pasatu ostean. Horrelako ikuskizunetara ohituta ez gauden arren, ekimenak erantzun ona izan du, eta ez dira gutxi izan Ibarraundi museora joan direnak.

Ikuskizunetan, banaka, binaka edo taldeka, eskoriatzarrak izan dira aktore lanak egin dituztenak. Fin gainera, ikusleen txalo zaparradei kasu eginez gero. "Oso orijinala izan da" zioen atsedenaldietako baten ikusle batek; beste batek aldiz, berritzailetzat jo du: "Proposamen berria izan da;  antzezlanekin izpiritua eta mokadutxoekin gorputza betetzeko aukera ematen du". Orijinala, berritzailea... eta arrakastatsua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak